Gustuko dut musika

2009_2010 ikasturtean Angel Ganivet ikastetxean musika ikasketak laguntzeko bloga

Blog hau abenduan itxiko da 17 azaroa, 2010

Filed under: Sin categoría — irantzug @ 19:01

Arratsalde on guztioi:

Jadanik zuen eskolan ez nagoenez blog hau zaharkitua geratzen hasi da. Honegatik, abenduan itxi egingo dut.

Hala ere nire blog berrian antzeko gauzak topatuko dituzue. Denak parte hartzera gonbidatzen zaituztet!

musikasare.wordpress.com

Musu handi-handi bat:

Irantzu

 

3.Dkoen ikasturte amaierako entzunaldiak 25 ekaina, 2010

Gure eskolan musikari asko dago eta azken egun hauetan ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi nahi izan digute.

Lehenengo bideoan, Naia agertuko da klarinetea jotzen eta bigarrenean Yeray, saxofoia jotzen.

Oso musika-tresna desberdinak dira, baina biak  haize-zurezko musika tresnak dira.

Zergaitik haize-zurezkoak?

Erreza, beren jatorrian edo egun,  zurez eginak direlako.

Konturatuko zineten bezala, musika-tresna hauetan, mihiaren bitartez edo zulo batetik putz eginez mugiarazten da aire-zutabea eta sortzen da soinua.

Saxofoia, talde honetan sartzen da, zurez egina ez dagoen arren, klarineteak bezala, ahokoan kainabera bat duelako.

Oso kontzertu politak izan dira, disfruta itzazue.

Azken bideo honetan Zeltia ikusi ahal izango duzue gelako teklatua jotzen.

Dakizuen bezala, teklatua pianoaren antzeko musika tresna bat da, baina elektrikoa. Pianoa gezurra dirudien arren perkusio musika-tresna da, bere barruan, tekla bakoitza sakatzen dugunean mailutxo batek tekla horiek eusten dituzten sokak kolpatzen dituztelako.

Hau ulertzeko, piano bat barrutik ikustea da hoberena, beraz, hemen sakatu. Inoiz ez baduzue pianorik barrutik ikusi orain duzue aukera

 

ikastetxeko musikariak: 4. D1

Filed under: 4. maila,bideoak,entzunaldiak,Sin categoría — irantzug @ 13:31

Dakizuen bezala, teklatua pianoaren antzeko musika tresna bat da, baina elektrikoa. Pianoa gezurra dirudien arren perkusio musika-tresna da, bere barruan, tekla bakoitza sakatzen dugunean mailutxo batek tekla horiek eusten dituzten sokak kolpatzen dituztelako.

Hau ulertzeko, piano bat barrutik ikustea da hoberena, beraz, hemen sakatu. Inoiz ez baduzue pianorik barrutik ikusi orain duzue aukera

Hemen duzue Aitor gelako teklatua jotzen.

Eskerrik asko Aitor eskeini diguzun kontzertu polit honengatik!

 

Jolasa: musika automatikoa 18 ekaina, 2010

Erabili makina hau zure kanta propioak egiteko.

 

Jolasa: erritmoa jarraitu

Filed under: 3. maila,4. maila,5. maila,6. maila,jolasak,Sin categoría — irantzug @ 13:18

 

Karaokea: Pintto, Pintto 7 ekaina, 2010

Filed under: 1go maila,2.maila,Abestiak,karaokea — irantzug @ 07:49
Tags: , , ,
 

Ahots motak: Schubert-en Ave Maria 4 ekaina, 2010

Hemen dtuzue hainbat tenore eta sopranoek egindako Ave Mariaren interpretazio batzuk.

Ikaragarri obra ederra!

Goza ezazue artista hauen ahotsekin!